martes, 10 de agosto de 2010

HARUKI MURAKAMI


Yolanda lankideak gomendaturik "Kafka itsaertzean" irakurri nuen azken neguan. Behin liburua ireki, ezin nuen uztea. Autobusean, laneko momentu libreetan, afaldu aurretik, oheratzerakoan. Circe berri baten bezala harrapatu ninduen Murakamiren unibertsoak.

Horren ondoren "After dark" "Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean" "Mekanismodun txoriaren kronika", gustatu ez zitzaidan bakarra ," Tokyo blues" Aurreko neguan, Japoniako pentsamoldetan zeharo murgildu naiz. Murakamiri esker.

Abustuko hasiera honetan "Zertan ari naizen, korrikari buruz hitz egiten dudanean" irentsi egina dut. Erreferentzi bat irakurri nuen azken larunbateko El Pais egunkarian. Atzo, astelehenez, erosi nuen. Gaur goizean, liburu honen azkenengo apurra izan da nire gosaria.

Japonia ulertzeko funtsezkoa dugu Murakami. Murakami ulertzeko, berriz, derrigorrezkoa duzue entseiu hauxe.

1 comentario:

I'm Maddi dijo...

Murakamiren liburuak euskarara itzulita daude?